GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Besteak beste, Serbiaren jarrera gorabehera, Kosovoren independentziak bi urte bete ditu

Atzo Kosovoren independentzia deklarazioaren urtemuga izan zen, baina herrialde independente gisa bi urte bete izanak, besterik gabe, ez du herrialde bideragarria bihurtu, eta hori da bere erronka. Hartarako ez du oztopo gutxi, ordea. Nagusia, Serbiaren etsaitasunezko jarrera etengabea, bi gauza lortu dituena, batetik, Kosovoko barrendegi serbiarren kontrolari eustea eta, bestetik, NBEko Nazioarteko Justizia Auzitegian helegitea jarrita Kosovoren nazioarteko aitortza geldiaraztea. Izan ere, helegitea baino lehen herrialdearen independentzia aitortu zutenen kopurua ez da igo. Baina Kosovoren ibiliaren geldialdi hori Serbiaren erantzukizuna ez ezik, hasieratik sostengua eman diotenena ere bada, AEBena eta Europar Batasunarena, hain zuzen, eta are Pristinako agintariena ere, egoera ekonomikoari dagokionez, esate baterako, Belgradek Kosovoko serbiarrak diruz laguntzen dituela salatzen duten bitartean, Pristinak egoera benetan larriari aurre egin behar dio, eta haren babesle boteretsuek ez diote arreta handirik eskaintzen. Ibilbide motela egin du Kosovok, baina bi urte ditu herrialde independente gisa eta, Kosovoko agintarien arabera, horrela jarraitzeko borondatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo