GARA > Idatzia > Euskal Herria

Auzi politikoa dela esan du Gernikako zinegotziak auzitegi atarian

GARA |

Gernikako bigarren alkateorde eta Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdik Auzitegi Nazional espainolean Eloy Velascoren aurrean deklaratzeari uko egin zion atzo, eta bere aurka, «terrorismoa goratzea» egotziz, hasi duten auziak oinarri politikoak dituela salatu zuen epaitegi bereziko atarian. Orain eginbide gehiago eskatu ala auzia fiskalari helaraziko dion erabaki beharko du epaileak.

Pasa den abuztuko herriko festetako egitarauan preso politikoen argazkiak agertu zirelako auzipetu zuten zinegotzi hau. Alberdik, ordea, Gernika «herri sinbolikoa» dela-eta, eta bertan «independentista batzuek agintzen dutela-eta», auzia interes politikoek bultzatu dutela deritzo eta Lakuko Gobernuari leporatu zion horren atzean egotea.

Jai egitarauan presoen irudiak «orain 15 urtetik» agertzen direla eta egitaraua jai batzordeak egiten duela argitu zuen, batzorde hori, partaideei dagokienez, «erabat zabala» dela nabarmenduz. Hala, Gernikako Udalak argazkiekin zerikusirik ez duela gaineratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo