GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Garai txarrei aurre egiteko, pentsaezina da soldatak igotzea... langileei

Krisiaren ondorioek gogorren langileak eta behartsuenak kolpatzen dituzte, eta hala ere, administrazioek krisiari aurre egiteko hartu dituzten neurriek gutxien dutenak areago kaltetzen dituzte, egoera txarra denen artean gainditu behar delako mezua zabalduta. Eta batzuek ados ez ezik, gustura ere egon behar dute mezu horrekin. Errenten gainbeherari buruzko datuak ikusita, erraz asma liteke nortzuk txalotzen duten, zergatik eta gezur hutsa delako. Izan ere, soldaten errentek enpresen errentek halako hiru egin dute behera, eta gogorarazi beharra dago langileen soldaten gainbehera aspaldikoa dela, 1993an hasi baitzen. Denek zertxobait sakrifikatu beharra iseka lizuna da batzuek besoa eta beste batzuek atzazala baino galtzen ez dutenean.

Eta badira atzazala ere galtzeko prest ez daudenak. Banco Guipuzcoanoko zuzendaritzako kideek, esate baterako. «Garai txarrak» direla esan zieten langileei, haiek halakorik ez balekite bezala, eta egoera horretan pentsaezina omen zen soldatak igotzea. Pentsaezina zen langileen soldatak igotzea, alegia, Zuzendaritza horrek bere ordainsaria %20 igota sakrifikatu baitzuen zertxobait krisiari «denen artean» aurre egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo