GARA > Idatzia > Ekonomia

1.125 milioi euro

Euskal Herria Bai-k lotsagarritzat jo ditu Credit Agricolen irabaziak

Credit Agricole finantza-erakundeak 1.125 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz, aurreko urtean baino %10 gehiago. Emaitza horiek «lotsagarriak» direla salatu zuen atzo Euskal Herria Bai-k, are gehiago, egun, «krisi garai gogorra» izanda, eta 2008ko udazkenean Gobernu frantsesak bankuei emandako diruaren zati handi bat berak jaso zuela kontuan izanik. EH Bai-k nabarmendu du Estatuan milioi bat lagun langabezia prestaziorik gabe geratzear direla eta Gobernuak prestazio sozialak murriztu dituela, eta, bere esanetan, egoera horretan bankuek halako etekinak metatzea salagarria da. Honi guztiari modu «eraginkorrean» aurre egiteko, martxoaren 14an EH Bai-ri boza emateko galdegin du, «protesta boza».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo