GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Zilarrezko Aizkora Finala

Olanok eta Saralegik abiadurako probetan lortutako abantailari esker irabazi zuten

p046_f02_111x111.jpg

J.L.

Maila nagusiko finalak izan ez zuen emozioa izan zuen bigarren mailakoak, izan ere, Olanok eta Saralegik bost segundoko alde txikia lortuta irabazi baitzuten Mugertza anaien aurka.

Txapeldunek abiadurako proba guztiak irabazi zituzten, baina iraupenekoa mutrikuarrek bereganatu zuten eta ia txapela ere jantzi zuten, oso gertu izan baitzuten garaipena.

45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu izan zen lehen proba, eta Saralegik eta Olanok irabazi zuten, enborra 30 kolpetan botata eta seiren aldea kenduta.

Jarraian, bi 45 ontzako moztu behar zituzten, eta hori ere leitzarrek irabazi zuten. Minutu bat eta 40 segundo behar izan zituzten bi enborrak botatzeko, eta 5 segundoko aldea atera zieten aurkariei. Hirugarren lanean, 36 ontzako bat zutik, eta 45 ontzakoa etzanda moztu behar zituzten, eta txapeldunek berriro ere aldea atera zuten. 1.32 segundotan amaitu zituzten lan horiek eta 10 segundoko tartea lortu zuten.

Azken-aurreko lanean, 60 ontzako enborra txanda librean moztu behar zuten, eta Saralegik eta Olanok minutu bat eta 43 segundotan amaitu zuten lana, eta segundo bateko aldea lortu zuten.

Iraupeneko proban, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituzten. Hemen mutrikuarrek 10 minutu eta 8 segundotan amaitu zuten lana, eta 10.25ean leitzarrek. Orotara, 15.50 izan zen Saralegiren eta Olanoren amaierako denbora, eta 15.55, berriz, Mutrikuko Mugertza anaiena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo