GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

ADIERAZPENAK

Donato: «Aita batentzat hau ikaragarria da»

J.L.

Finalaren ostean, Donato pozarren zegoen: «Aita batentzat hau ikaragarria da. Ez dut uste inoiz aita batek semearekin maila honetako txapel bat lortu duenik», adierazi zuen.

Finala uste baino azkarrago erabaki zela onartu zuen: «Oinbikoan tarte handia atera dugu, eta gero lasaiago ibiltzeko modua izan dugu», esan zuen. Bere semearekin ere oso gustura zegoen: «Lehen final handia zuen, baina oso ongi moldatu da».

Ohian bera ere ez zegoen haserre: «Aitarekin txapela lortzea ikaragarria da, inoiz gertatu gabekoa lortu dugu». Aita alboan izateak ere lasaitasun handia eman ziola onartu zuen: «Horrelako txapelketa batean zure bikotea aita izateak asko laguntzen du, konfiantza handiagoa duzu, eta horrek lasaitasun handia eman dit».

Beste aurpegia galtzaileena zen. «Oinbikoarekin ez dugu asmatu, eta hor aukera guztiak galdu ditugu. Gainerakoan ere oso trakets aritu gara. Txapelketa guztiko saiorik txarrena egin dugu», esan zuen Joxemari Olasagastik.

«Behin finalera heldu eta geurea ez emateak ematen digu penarik handiena, orokorrean oso lehiaketa ona egin baitugu», gaineratu zuen Igeldoko aizkolari handiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo