suteAk
Leitzako Musun baserria erabat kiskalita geratu da sute baten ondorioz
Leitzako Arkiskil auzoko Musun baserria erabat kiskalita geratu da atzo 06.00ak aldera jazo zen sutearen ondorioz. Suhitzaileek ezin izan zuten eraikina sugarretatik libratu eta sutea zerk eragin zuen ikertzen ari dira. Beriaingo etxebizitzetako eraikin batean ere sutea izan zen atzo arratsaldean; suhitzaileek sua itzali zuten eta zerk eragin zuen ikertzen ari dira. Ez zen kalte pertsonalik ez Leitzan ez Beriainen.