Aramaio
Berrehun bat lagunek bizi duten «isolamendua» salatu dute
Laugarren aldiz mobilizatu ziren atzo Aramaioko bizilagunak AHTren lanen ondorioz bailara Arrasaterekin lotzen duen A-2620 errepidea itxi zenetik. Atzo 200 bat lagunek mendi ibilaldia egin zuten Ibarratik isolatuta geratu den Kuatrobientos baserriraino. Trafikoa kudeatzen duen erakundearen boikot informatiboa salatu eta aurrerantzean mobilizazio gehiago izango direla jakinarazi zuten.