Galdeketaren emaitzen babesarekin, lanean segituko du Usurbilgo Udalak
Pozik agertu zen atzo Xabier Mikel Errekondo prentsaurrean asteburuan bizilagunek atez atekoaren alde egin ondoren. Hala ere, lanean jarraituko dutela ziurtatu eta erraustegiaren atzeratze eskaria sendotuko duen «Usurbilgo Ituna» prestatzen ari direla aurreratu zuen.
Janire ARRONDO
«Gipuzkoarron ezaugarriak bi dira nagusiki: eskuzabaltasuna eta gauzak ongi egiteko kemena. Hori da atez ateko zabor bilketa». Horrela hitz egin zuen atzo Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok, Ainara Uribe eta Imanol Azpiroz zinegotziak lagun zituela, herri kontsultaren biharamunean. Galdeketa bidez Usurbilgo bizilagunek duela urtebetetik martxan den atez atekoaren alde egindako apustua berretsi ondoren, Udalak lanean jarraitzeko prestutasun osoa duela erakutsi zuen atzo.
Aste honetan bertan «Usurbilgo Ituna» delako agiria aurkeztuko dutela iragarri zuen Errekondok. «Behin betiko hondakinen kudeaketari benetako irtenbidea» emateko asmoz, Gipuzkoako Aldundiari egindako eskaria -errauste plantaren proiektua sei urtez atzeratzeko- sendotuko dute horrela. Urte horietarako euren asmoa, erraustu beharrik gabe, zaborrak modu «ekologikoan» eta «jasangarrian» kudeatzea badagoela erakustea da.
«Gipuzkoarrak helduak gara eta jende arduratsua garela erakutsi dugu herri galdeketa lotesle honetan», esan zuen Errekondok. «Beraz ¯jarraitu zuen¯, sei urteko moratoria eskatzen dugu udal, eragile eta herritarrok, osasuna eta ingurumena kaltetzen dituzten teknologiak bertan behera utz ditzaten».
Atez ateko zabor bilketaren proiektua esku artean hartu zutenetik usurbildarrek «izugarrizko adore zibikoa» erakutsi dutela azaldu zuen Errekondok, eta bide horretan, azken egunetako herritarren parte-hartzea eta inplikazioa ere «bikaintzat» jo zituen.
Usurbil, atez atekoaren alde
Usurbilgo bizilagunek hondakinak kudeatzeko hiru sistemen artean hautatu behar izan dute pasa den asteburuan. Atzo goizean eman zituen Errekondok galdeketaren behin betiko emaitzak ¯igandean jakinarazitakotik zertxobait aldatzen da¯ eta horien arabera, bozkatu zutenen %56,23k duela urtebetetik martxan den atez ateko bilketaren alde egin zuen, lau edukiontzien sistema zaharrera itzultzea %0,76k hautatu zuen eta bost edukiontzien sistema berria, berriz, %42,95ak defendatu zuen.
Parte-hartzea %70,23koa izan dela ikusita, herritarrek informazio, eztabaida eta erabaki ahalmena izanez gero, «erantzuten» dutela azpimarratu zuen alkateak. «Horregatik, ariketa bera egin nahi dugu erraustegiarekin», esan zuen. Izan ere, Errekondoren ustez «kontsultak eztabaida gizarteratzen du».
«Ondo egiten da bilketa»
Emaitzok ikusita, Usurbilgo alkateak ez zuen zalantzarik izan atez ateko bilketa «ondo egiten dela» eta sistema honek «arazoa konpontzen duela» ziurtatzeko orduan. Era berean, bost edukiontzien sistema «erdipurdikoa» dela argitu eta ez dituela atez atekoaren pareko «emaitza bikainak» ematen esan zuen.
Hala, poza ezin ezkutatuta «itxaropena» gaikako atez ateko zabor bilketatik datorrela esan zuen alkateak. «Atez atekoa da sei urteko moratoria eskatzeko eta erraustegia gelditzeko bidea eta gipuzkoarrok aukera hori merezi dugu», ondorioztatu zuen Errekondok.
Después de conocer los resultados obtenidos en la consulta popular, Greenpeace exigió ayer a la Diputación de Gipuzkoa que «siga el ejemplo de Usurbil» y que pregunte a los guipuzcoanos sobre la futura incineradora de Zubieta y el modelo de gestión de residuos que quieren para el herrialde.
En un comunicado, el responsable de la organización ecologista, Julio Barea, manifestó que con la votación del fin de semana los usurbildarras han dado «una lección de madurez apostando por el puerta a puerta». Barea, que aplaudió esta iniciativa y sus resultados, recordó que Usurbil fue el primer municipio de Euskal Herria en instaurar este sistema y que con él «ha logrado recuperar y reciclar más del 80%, lo que supone un éxito de gestión».
Por su parte, desde Ekologistak Martxan y Ezker Batua también felicitaron al municipio de Usurbil y a sus vecinos. Mediante una nota el colectivo ecologista subrayó la «elevada» participación que, en su opinión, «refleja el nivel de compromiso y responsabilidad de la población de Usurbil y sirve de ejemplo para llevar la experiencia a otros municipios. Para Mikel Izagirre de EB, Usurbil «debería ser un ejemplo» para las instituciones. GARA
Informazioa edukita eta eztabaidatzeko zein erabakitzeko ahalmena izanez gero, herritarrek «erantzuten» dutela nabarmendu zuen Errekondok. Beraz, errauste plantaren auzia ere gizarteratzeko eskatu zuen.