GARA > Idatzia > Ekonomia

Gehienezko kalte-ordaina onartu diete Intraplas-eko 56 kaleratutakoei

GARA

Alonsotegiko Intraplas enpresa ixtean kaleratu zituzten 56 langileek legediak aurreikusiriko gehienezko kalte-ordaina jaso behar dutela erabaki du Bilboko Merkataritzako 2. Epaitegiak. Izan ere, kaleratutako langileentzat lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko ordaina -gehienez ere, 42 hileko soldataren adina- onartu du Epaitegiak, CCOO sindikatuak azaldutakoaren arabera.

Sindikatua pozik agertu zen epaiarekin, eta EAEko Justiziak porrot egin duen enpresa bati legez ezarritako gehienezko kalte-ordaina agintzen dion lehenengo aldia dela nabarmendu zuen. Azaldu zutenez, epaileak enpresa batzordearen alegazioak onartu ditu, eta lantegia ixteko xedez jabeek burututako «deskapitalizazio» estrategia lehendik salatua zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo