GARA > Idatzia > Ekonomia

Kontratazioak Osakidetzako zerrendetatik egiteko eskatuko dute Basurton

GARA

Basurtoko Ospitaleko enpresa batzordeak elkarretaratzera eta batzar batera deitu ditu bertako zerbitzuetako langileak, azpikontratazioaren gaia ez dela behar bezala bideratzen salatzeko. Elkarretaratzea bihar izango da Areilza pabiloiaren aurrean, 14.00etan.

Sindikatuek argitu dutenez, Aztarain pabiloi berrirako behar dituzten langileak kontratatzeko Osakidetzak berak dituen zerrendetara jo dezala eskatzen dute, eta azpikontratatzeari eta zerbitzuen pribatizazioari buruzko akordioek diotena betetzeko. Lan Ikuskaritzak ere 2009an akordio horiek «berehala eta etenik gabe» betetzeko eskatu zion Osakidetzari eta Basurtoko Ospitaleari, eta aldi baterako kontratazioetarako zerrenden sistema errespetatzeko, 2006ko enplegu publikorako eskaintza aintzat hartuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo