GARA > Idatzia > Ekonomia

Krisia

Europako Batzordeak eskatu dizkion neurri berriak aurkeztuko ditu Greziak

Europako Batzordeak zorra eta defizit publikoa murrizteko neurri gehiago hartzeko eskatu dio Greziako Gobernuari. Ekonomia gaietarako komisarioa astelehenean elkartu zen agintari greziarrekin, eta haren ustez, Atenasek plana orain dagoen moduan utziz gero, litekeena da aurten ez lortzea defizita %4 murrizteko helburua. Berehala iragarri zuen Giorgos Papandreu lehen ministro greziarrak gaur bertan aurkeztuko dituela gastu publikoa murrizteko neurri berriak. «Neurri gehiago hartu beharko dugu», adierazi zuen, eta «bestela amesgaizto handia izango dugu», gaineratu zuen Parlamentuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo