GARA > Idatzia > Ekonomia

Tubos Reunidos-ek irabaziak izan arren EEE berria ezarri nahi duela salatu du LABek

GARA |

Amurrioko Tubos Reunidos enpresak enplegua erregulatzeko hirugarren espedientea ezarri nahi duela salatu du LABek. Indarrean dutena bigarren espedientea da, maiatzaren 31n bukatzekoa. Zuzendaritzak enpresa batzordeari proposatu dio, ordea, 2011ko abenduaren 31ra arte jarraitzea neurri horiekin; alegia, langile guztiei eragin eta 19 hilabeteko iraunaldia izango lukeen hirugarren espedientea ezartzea.

LABek gogor salatu du enpresaren jarrera, 2009. urtean 1,1 milioi euroko irabaziak izan zituena, eta urtebete lehenago, 2008an, irabazi errekorra egin zuena. Neurri honekin lanaren malgutasun iraunkorra ezartzeko asmoa duela adierazi du, hala, langileen prekarietate egoera handituz. Gainera, enpresak, iazko irabazien berri eman zuenean, etorkizuna «neurrizko baikortasunez» ikusten zuela adierazi zuen, LABek gogorarazi duenez.

Proposamen «agresiboak»

Horregatik, Tubos Reunidos gisako enpresak 2009. urtean enplegua erregulatzeko espedienteek lanaren malgutasuna lortzeko eta kostuak aurrezteko zer-nolako aukera izugarriak eskaintzen dituzten konturatu zirela azaldu du LABek.

Hein horretan, eta enpresek erakundeen baldintza gabeko babesa duten bitartean, Euskal Herriko lantoki askotan langileak gisa honetako proposamen «agresiboak» topatzen has daitezkeela ohartarazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo