GARA > Idatzia > Ekonomia

Metalgintza

LABek ez du sinatu Nafarroako hitzarmena eta Gipuzkoan mobilizazioak iragarri ditu

LABek ez du sinatu Nafarroako Metagiltza sektorean CCOOk eta UGTk patronalarekin hitzartu duen akordioa, «jadanik asko galdu duten» langileen kaletan dela iritzita. Gipuzkoan, aldiz, sindikatu abertzaleak Adegiren «harrokeria» salatu zuen, negoziazio arau berriak «inposatu» nahi dituelako, negoziazioa soilik bere eskaeren inguruan egitea nahi baitu. Patronalak lanaldia handitu, eskubideak murriztu edota soldata bere horretan utzi nahi dituela azaldu zuen LABek. Lau bilera egin ostean, mahaiak «bereak eman dituela» uste du sindikatuak eta Adegiren xantaia ez duela onartuko adierazi du. Hala, ELA, UGT edo CCOOk ez bezala, negoziazioa burutzeko Adegiren plataforma ezin dela oinarri moduan hartu esan zuen, eta egoera horrek mobilizazioen beharra agerian uzten duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo