Vadoczek beste aukera bat izango du Getaferen aurka
Nekounamen ordez arituko den Puñalekin beteko du hungariarrak euskarri postua, iragan asteburuan Gijonen titular bezala lehen partida jokatu ostean.
GARA | IRUÑEA
Ohikoegia ez den arren, Jose Antonio Camachok nahiko argi utzi zuen atzoko entrenamenduan igandean Getaferen aurka zelairatuko duen hasierako hamaikakoa. Azken astean Gijonen 3-2 galdu arren, gorritxoen entrenatzailea nahikoa gustura dago El Molinonen egindako lanarekin eta aldaketa bakarra egingo du orduko hamaikakoarekin alderatuz, Patxi Puñal kapitaina Nekounam irandarraren ordez arituko baita.
Aldaketa hau, gainera, aurrez pentsatutakoa eta erdi behartutakoa izango da, izan ere, Masoud herrikidearekin batera, Nekounam aste osoa bere selekzioarekin egon da, eta gaur egingo dute gainerako gorritxoekin baterako asteko lehen saioa. Aurreko jardunaldian aurreratu zuen Camachok euskarri postuan zenbait errotazio egingo zituela eta arrazoi horregatik, Puñali atsedena eman zion Gijonen, aste honetan Nekounamek jokatzea arriskutsua izan zitekeela iritzita.
Gauzak horrela, igandean Sadarrera Puñal itzuliko dela ia ziurtzat eman zitekeen eta zalantza nagusia bere ondoan Ruper gaztea edo Vadocz egongo zen argitzea zen. Ostiraletako ohiko errekuperazio saioak alde batera utzi eta ustez hasieratik arituko den hamaikakoarekin lan egin zuen atzo gorritxoen entrenatzaileak, eta han ikusitakoaren arabera, Vadoczek aukera berri bat izango du, iragan astean titular bezala lehen partida jokatu ostean.
Denboraldian zehar aukerarik izan ez duen arren, hungariarrak bikain erantzun zuen Sportingen aurka, taldeko onentsuenetako bat izateaz gain gola ere sartu zuen, eta lan on horrek jarraipena izango du igande honetan, denboraldian lehen aldiz, etxean titular izango baita.
Jarraikortasuna
Irandarrak azkenean deialdian sartuko ote dituen zalantzarekin, Ludopic Delporte izan ezik, gainerako futbolariak jokatzeko moduan ditu Camachok eta jarraikortasunaren aldeko apustua egingo duela dirudi.
Igandean Gijonen eskuineko masailalbo hezurrean bi haustura izan zituen arren, Sergio atzelaria jokatzeko moduan dago, eta ezustekorik ezean, honakoa izango da Osasunaren hamaikakoa Getaferen aurka: Ricardo; Azpilikueta, Sergio Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Vadocz, Juanfran, Camuñas; Pandiani eta Aranda.
Astean zehar euren selekzioarekin aritu ostean, Nekounam eta Masoud irandarrek gaur egingo dute lehen entrenamendu saioa gainerako taldekideekin.
Igandean masailalbo hezurrean bi haustura izan zituen arren, Sergio atzelaria bihar Getaferen aurka hasieratik jokatzeko moduan izango da.
El partido de la primera vuelta en Getafe dejó un mal sabor de boca, especialmente en los delanteros por las oportunidades marradas, y Walter Pandiani no escondió ayer que tienen ganas de revancha.
«Hay ganas de ganarle de una vez por todas a este equipo porque fue una pena aquel encuentro. Hicimos un partidazo y terminamos perdiendo. Ellos hicieron dos ocasiones y nosotros innumerables. Es un partido importante ante un equipo que nos lleva dos puntos. Necesitamos ganar en casa».GARA