GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskarari bultzada eman diola eta Friendship sustatu duela argudiatu du Europe Ecologiek

Ainize BUTRON | BAIONA

François Alfonsi korsikar eurodiputatuak Europako Parlamentuan bai hizkuntza gutxituen arloan, bai euskal gatazkaren arloan bideratu dituzten ekimenen berri eman zuen atzo, Baionan eginiko agerraldian.

David Grosclaude Akitaniako bozetarako Europe Ecologieren Departamenduko zerrendaburua sostengatzeko bertaratu zen Alfonsi, eta «azken garaiotan baztertuta zegoen hizkuntza gutxituen gaia» berriz ere abian jartzea lortu dutela nabarmendu nahi izan zuen.

«Instituzioak eta GKEak biltzen zituzten sareak berregituratu ditugu. Europako Parlamentuak hizkuntzen aldeko jarrera politiko berri baten alde jo dezan engaiamendua hartu zen atzo», argitu zuen Alfonsik.

«Prozesua berpiztu da»

Euskal gatazkari politikoari dagokionez, 2006 urtean Parlamentuan sorturiko Friendship taldea berpiztu dutela gogoratu zuen. «Prozesua berpiztu da, adi egonen gara eta horren aldeko ekimenak sostengatuko ditugu», esan zuen.

Europe Ecologie Aquitainek bultzatu ekimenak azalduz, beraien aldarrikapenak entzunarazteko, hauteskundeetan, «boz baliagarria» emateko, hots, EEA bozkatzera deitu zituen abertzaleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo