Hurrengo berritzea izan daiteke
San Josek atea ireki dio etorkizun zuri-gorriari
Athleticen jarraitzea «aukera ona» izan daitekeela onartu du lehen aldiz atzelari atarrabiarrak. Hiru milioi euro inguru ordaindu beharko diote zuri-gorriek Liverpooli, jokalari nafarra bereganatzeko.
Amaia U. LASAGABASTER
«Gero gerokoak». Horixe izan da Mikel San Josek erabili izan ohi duen formula bere etorkizunari buruz galdetu diotenean. Orain arte. Athleticen jarraitzea «aukera ona» izan daitekeela onartu baitzuen atzo lehen aldiz atzelari atarrabiarrak.
Ibaiganen ez dira inoiz ezkutuan aritu. Hasieratik azpimarratu zuen Fernando Garcia Macuak Athleticen asmoa San Josek Bilbon jarraitzea zela. Are gehiago, behin hamaikakoan sartuta, jokalariak izandako erantzun ona ikusita. Zailagoa izan da, berriz, bere etorkizunari buruzko azalpen argirik entzutea San Joseren ahotan. Gustura dago zuri-gorriz jantzita, bai, baina gero gerokoak. Beti, gerokoak geroko.
Ildo beretik abiatu zen atzo hasiera batean: «Oraingoz ez dut gehiegi pentsatzen gauza horietaz, gertatu behar dena gertatzen denean ikusiko dugu», esanez. Baina kazetariek ekin eta ekin, mingaina arindu zioten, eta azkenean, aspalditik entzun nahi zena esan zuen atzelari nafarrak. «Argi dago oso gustura nagoela. Hemen egotea oso aukera ona da, eta ahal izanez gero, gustatuko litzaidake geratzea», onartu zuen.
San Josek berak, abendura arte ia aukerarik izan ez bazuen ere, hasieratik «gustura» egon dela azpimarratu arren, argi dago bere ibilbideak azken hilabeteotan izan duen aldaketak zerikusi handia izan duela jokalariaren ideiak eta asmoak argitzeko orduan. Denboraldiko lehen hiruhilekoan 9 minutu besterik ez zituen jokatu, bi partidatan banatuta, eta hainbat neurketa harmailetatik ikusi beharra ere izan zuen. Vienan abenduaren 3an estreinatu zenetik igarotako hiru hiletan, berriz, 15 norgehiagoka lehiatu ditu, denak osorik, eta bakarrean huts egin du, zigortuta zegoelako. Taldeak mailari eustea baino zer edo zer dotoreagoa lortzeko lehiatzea daukala egiaztatzeak azken bultzadatxoa eman omen die atarrabiarraren asmoei.
Horiek horrela, ez litzateke arazo gehiegi egon behar utzita egotetik behin betiko fitxa edukitzera pasatzeko, Garcia Macuak azaldu zuenez Athleticen eskuetan baitago aukera. Liverpoolekin udan sinatutako akordioaren ondorioz, erosketa aukera aldebakarrekoa da. «Klubak jokalariarekin adostu beharko luke kontratua, baina bien arteko kontua soilik izango litzateke -azaldu zuen presidenteak-. Edozein talde etor liteke Liverpooli sekulako dirutza eskainiz, baina Athleticek eroste-klausula gauzatu nahi badu eta jokalariarekin ados jartzen bada, jokalaria hemen geratuko da».
Operazioak hiru milioi euro inguruko kostua izango luke, nafarraren fitxaz gain.
Caparrosen zain
Aurretik jokalari dexentek bide berberari ekin diote. Iker Munian, Pablo Orbaiz, Gaizka Toquero edota Fernando Llorentek beren kontratuak luzatu dituzte dagoeneko, baita Ander Iturraspek ere, joan den igandean lehen taldearekin hamargarren partida jokatu ostean. Baina San Joserena ez da paperean zehaztu gabe dagoen etorkizun bakarra.
Fran Yeste aspaldi dabil zuzendaritzarekin hitz egiten eta, negoziazioak beranduago hasi ziren arren, Joaquin Caparros da kontratua berrituko lukeen hurrengoa. Macuak berak onartu zuen joan den astean akordioa oso aurreratuta dagoela. Eta, ustekaberik ez badago, hurrengo asteotan jendaurrean jakinaraziko dute azken emaitza.
Xabi Castillo y Koikili siguen apurando su recuperación, aunque sólo el primero parece tener opciones reales de estar en condiciones para enfrentarse al Valladolid. Las dudas tendrán que disiparse hoy, cuando Joaquín Caparrós dirija la última sesión semanal en Lezama (10.30).
La presencia de Fabián Canobbio en San Mamés se complica, después de que ayer se retirara del entrenamiento con una dorsalgia. Mejor le va a Luis Prieto que, como su compañero, se reincorporaba al trabajo esta semana y que sí podría enfrentarse a su exequipo.
La Federación Española ha designado al colegiado andaluz David Fernández Borbalán para arbitrar el encuentro que enfrentará a Sporting y Athletic. El partido se disputará el próximo sábado 13 de marzo en El Molinón, a las 19.00, y será televisado por Gol T y Canal+Liga.
«Argi dago etorri nintzenetik dena aldatu dela -onartu zuen San Josek-. Lehen hiletan ere gustura nengoen, baina orain jokatzen ari naiz, oso gustura nago eta dinamika horretan jarraitu nahiko nuke».