GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Ohorezko maila

Bera Berak dagoen lekuan jarraitzeko lau puntuak batu behar ditu


J.L.

Ohorezko Mailan partidarik garrantzitsuena Pegamo Bera Berak Sevillan Cajasolen aurka jokatuko duena izango da. Orain dela hilabete donostiarrak ia Ohorezko B Mailan zeuden, baina bi garaipen jarraian lortu ostean, eta Santboianak kale egin ondoren, mailari eustea gero eta gertuago dute. Hori bai, horretarako Sevillan irabazi behar dute bihar 12.00etatik aurrera jokatuko duten norgehiagoka.

Ampo Ordiziak, berriz, lehen sailkatua hartuko du etxean, ordu berean hasita. Gipuzkoarrek, matematikoki lortu ez badute ere, mailari eusteko txartela eskuetan dute.

Partida oso zaila izango da, Valladolideko taldeak erakutsi baitu mailako onena dela, baina gipuzkoarrak oso indartsuak dira etxean, oso ongi hartu diote neurria Trevijanori, eta bihar ere saiatuko dira zaleei garaipen bat eskaintzen.

Ordu erdi bat geroago jokatuko du Bizkaia Gernikak, maila nagusiko euskal talderik onenak, Santboianan. Berde-beltzek irabaziko balute mesede galanta egingo liokete donostiarrei. Gernikarentzat sailkapeneko lehen lauen artean amaitzea amets bat litzateke, baina horretarako aukera ederra dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo