PERFORMANCEA
«Mem-Brain Strata 1» ikuskizuna antzeztuko da Guggenheimen
Datorren ostegunean, martxoak 11, aurkeztuko du Maria Donata D´Urso koreografoak bere azken lana, «Mem-Brain Strata 1», Guggenheim museoko Entzungelan, 20.00etan, La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldiaren egitarauaren barruan. Ikuskizun horretan, artista esperimentalak aditzera ematen du azala barnealdearen eta kanpoaldearen zubi dela. Bakarkako saioa da, zolia eta minimalista, eta gorputzaren, arkitekturaren eta naturako elementuen loturak aztertzen ditu, Guggenheim museoak ohar batean azaldu zuenez.