GARA > Idatzia > Kultura

Oreka TX taldearen kantua, «Independent Music Awards» sarietan hautagai

p047_f03_88x88.jpg

GARA | BILBO

Oreka TX taldearen «Nomadak TX» diskoko «Lauhazka» abestia IMA «Independent Music Awards» sari ospetsuetan munduko musiken arloko kantu onena aukeratua izateko lehian sartu da. Harkaitz Martinez de San Vicentek konposatutako kantuan, Oreka TX txalapartari bikoteaz gain, Tiris saharar taldea, Mongoliako abeslari Ganzorig Nergi, Indiako Kutal Khan musikaria, Zaid talde bereberra eta Saapmi herriko Jana Mangi abeslariek ere hartzen dute parte.

Txalapartari taldeko iturriek jakinarazi zutenez, sari hauen bederatzigarren edizioan, emaitza erabakitzeko epaimahaia honako artistek osatzen dute, besteak beste: Tom Waits & Kathleen Brennan, The Black Keys taldeko Dan Auerbach eta Patrick Carney, Blink 182 taldeko Marka Hoppus, Bettye LaVette, Suzanne Vega, Judy Collins, Korn taldeko Brian Welch eta Le Tigre taldeko JD Samson.

Kultur aniztasuna

Euskaldunekin batera sail berdinean beste lau kantu arituko dira lehian: Georgiako Buddhuza taldearen «When I open up my door», Trinidad eta Tobagoko Kes The Band taldearen «Stalker (More of me)», AEBetako Radio la Chusmaren «Cruzando fronteras» eta Malawiko The very best taldearen «Warm heart of Africa (feat. Ezra Koenig)».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo