GARA > Idatzia > Ekonomia

Paueko epaitegiak ontzat jo du herriko etxeek EHLGri diru laguntzak ematea

GARA | BAIONA

Paueko epaitegiak ontzat jo zuen atzo Senpereko Herriko Etxeak Euskal Herriko Laborantza Ganberari (EHLG) 2.000 euroko diru laguntza ematea. Epaitegiaren arabera, ez da legearen aurkako inolako prozedurarik eta, beraz, ez du diru laguntza debekatu. Pirinio Atlantikoetako prefetak Senpereko Herriko Etxeak EHLGri diru laguntza ematea onartu ostean salaketa jarri zuen Paueko epaitegian. Senperekoaz gain, Ipar Euskal Herriko beste hainbat herriko etxek ere, EHLGri diru laguntza ematea onartu dute, prefetak baina, Senperekoaren aurkako salaketa jarri zuen soilik. Azkenik, asteartean egin zuten epaiketa, prefeta bera eta Senpereko auzapeza ez ziren bertaratu, bai, ordea, EHLGko ordezkaritza bat. Atzo bertan egin zuen publiko epaia eta, prefetari arrazoia kenduta, diru laguntza horiek legezkoak direla ebatzi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo