BOST HILABETETAN
Ustezko iruzur fiskalen inguruko 210 salaketa jaso ditu Gipuzkoako Ogasunak
Gipuzkoako Foru-Ogasunak pasa den urritik otsaila bitartean ustezko iruzur fiskalen inguruko herritarren 210 salaketa jaso zituen eta 52 jo zituen baliozkotzat. Gipuzkoako Ogasunak iazko urrian jarri zituen martxan herritarren ekimenez iruzur fiskal kasuen berri jasotzeko bitartekoak. Halanola, Ogasun Sailak 2009an ia 295 milioi euroko zorra azaleratu zuela iragarri zuen atzo Ogasuneko diputatu Peio Gonzalez.