ORKESTRA SINFONIKOA
«Itoiz Suite», mutrikuar pop taldearen doinu esanguratsuenak molde sinfonikoan
Itoiz taldearen kutsurik sinfonikoena entzuteko aukera izango dugu gaur 20.00etan Arriaga Antzokian, Juan Carlos Perez eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren partaidetzarekin. «Itoiz Suite» lana mutrikuar taldearen konposatzaile nagusi izandako Perez berak ondutako zazpi mugimenduk osatzen dute, taldearen beste horrenbeste abestiri dagozkienak: «Ezekiel», «Marea gora», «Marilyn», «Goizeko deiadar / Lo egin», «Lau teilatu», «Hegal egiten, egiten» eta «Foisis jauna». Horiei guztiei «Zati txiki bat La m'en» gehitu behar zaie, Itoizen lehen abestia -1978an argitaratu zen-.