GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazteriaren adierazpena

Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia!

 


GaztEHerria gara. Eremu, arlo, herri zein auzo ezberdinetako gazteok osatzen dugun Euskal Herriko gazteria gara, Independentzian amestu eta berau elkarlanean eraiki nahi dugun gazteria. Parte hartzea oinarri izango duen gazte mugimendu zabala abian jarriz, soilik gazteon iniziatiban oinarturiko bidea abiatzera goaz. Etorkizuneko Euskal Herria gara, eta etorkizunak izen bakarra dauka: indepenentzia.

Independentzia, herri honentzat aukera bakar bezala ulertzen dugu. Urte askotan zehar, gure herrian askatasunean bizitzeko aukera ukatua izan zaigu, eta horregatik, burujabe izateko aukera bakar bezala ikusten dugu independentzia. Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeen luze-zabalean, beste eredu bat eraikitzeko tresna bakar moduan ulertzen dugulako, elkarlanean independentziaren bidea marrazteko konpromisoa hartzen dugu.

Gazteon eskubide indibidual eta kolektiboak oinarri, gazteon eskubide zibil eta politikoen errespetua exijitzen dugu. Independentziaren aldeko lana guztiz zilegi zaigu. Euskal Herriko gazteria osatzen dugunon lana askatasun osoz eramatearekin bat hezurmamituko da herri honen geroa. Eta beraz, banako zein talde bezala dagozkigun eskubideen aitortza zintzoa aldarrikatzen dugu.

Independentziaren aldeko gazte olatua sortzera goaz. Askatasun egarriz gauden belaunaldia gara, eta Independentziaren eskutik etorriko den askatasunean sinesten dugu. Horregatik, bakoitzak bere eremutik, baina elkarlanean, tantaz tanta osatzen joango den gazte olatua sortzera goaz. Independentzian sinesten dugulako, gazteriaren beharrei erantzutera eta gazteriaren mesedetara egongo den mugimendua sortzera goaz, gazteok bide propioa eraikiz, eta berau iniziatibez josiz.

Independentziaren alde, elkarlanean jarraitzeko konpromisoa erakusten dugu. Adierazpen hau oinarri, Euskal Herrian sortuko dugun independentziaren aldeko olatu horren lehenengo tanta bezala ulertzen dugu, eta horren aldeko konpromisoa erakusten dugu.

GaztEHerriaren lehenengo urratsa. GaztEHerria osatzen dugun gazteok, Adierazpen hau oinarri harturik, apirilaren 4an ospatuko den Aberri Egun bateratura dei egiten dugu. Honekin batera, eta gazte ekarpena eginez, apirilaren 2an Durangon independentziaren alde jaialdi erraldoia antolatzera konprometitzen gara.

Dei egiten diegu euskal gazte guztiei ekimenarekin bat egin eta independentziaren bidean ekarpena egin dezaten, independentzia guztion artean eraikiko badugu, gazte ororen lana ezinbestekoa zaigu.

Herri hau askatasunera eramango duen belaunaldia gara, independentziari ateak irekiko dizkion gazte uholdea sortuko duen belaunaldia izango gara. Gu gara geoa...

GaztHerria

Euskal Herrian, 2010eko martxoan

pÁGINA WEB

En el portal de Internet «www.gazteherria.net» se puede encontrar el manifiesto «Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia!», además de fotografías, vídeos y demás documentos sobre la iniciativa en marcha.

durango

GaztEHerria demostrará en Durango su «fuerza». Llaman a todos los jóvenes de Euskal Herria a participar en los actos organizados para el 2 de abril en Landako Gunea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo