GARA > Idatzia > Ekonomia

Haurtzaindegiak greban, haurrak «kontsignan» uztea nahi ez dutelako

GARA

Hamar bat elkarte eta sindikatuk osatutako Pas de bébés à la consigne plataformaren deia jarraiki, haurtzaindegiko langileek greba egin zuten atzokoan Ipar Euskal Herrian ere.

Otsailean mahaigaineratutako erreformak zaintzaile bakoitzeko ume kopurua igotzea aurreikusten du, baita haurtzaindegietan sei urte arteko ume gehiago hartzea ere. Horrez gain, bi eta hiru urte arteko umeentzat ezarri nahi duten egitura berriaren proiektuarekin ere ez dira ados esparru horretako profesionalak. Beren ustetan, gero eta haur gehiago gero eta prestakuntza gutxiago duten pertsonen gain uztea ez da egokia, ez haurrentzat ezta zaintzaileentzat ere, «kostu txikiko» haurtzaindegi eredu horrekin ez baita zerbitzu ona bermatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo