GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIAK

Deustuko jaien lehenengo asteburua abiatuko da gaur txupinarekin

Bi asteburuko programa betea osatu dute Deustun. Gaur 20.00etan Done Petri plazan txupinarekin eta pregoiaren irakurketarekin hasiko dira jaiak eta, ondoren, txosna gunera jaitsiera egingo da. Bukatzean, lunch herrikoia izango da bertan eta gauean, berriz, Elfo Negro, Theriftrackers eta Mambabeat taldeen kontzertuak. Bihar, 11.00etan diana eta txupina abiatuko dira Deustuko gaitariekin. 12.00etan paella txapelketa hasiko da eta 15.00etan egingo da sari banaketa eta bazkaria. 16.00etan Hamaika Bertuteko bertsolarien txanda izango da. Arratsaldean, umeentzako ikuskizunak, herri kirolak, suzko zezena eta erromeria egingo dira Done Petrin. Gauean Amaiur taldea izango da txosnetan. Igandean, euskal ezkontza izango da 11.30ean. 12.00etan, udal bandaren kontzertua egingo da plazan eta Botika Zaharrean umeentzako tailerrak ospatuko dira. 12.30ean, dantza ikuskizuna eskainiko dute Artebi eskolako ikasleek Botika Zaharrean eta, ondoren, dardo txapelketa izango da Niza tabernan. 17.30ean, umeentzako play-back txapelketa egingo da Botika Zaharrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo