HITZALDIA
Asel Luzarragaren egoerari buruzko hitzaldia egingo da Gasteizen
Gasteizko Hala Bedi tabernan Asel Luzarragaren egoerari buruzko hitzaldia egingo da igandean. Askapenak eta «Asel askatu» plataformak antolatu dute ekitaldia. Asel 2009ko abenduaren 31n atxilotu zuten Txilen eta lehergailuak egiteko materiala edukitzea egotzi zioten, nahiz eta hasiera-hasieratik bere errugabetasuna defendatu duen. Momentu honetan etxeko espetxealdia betetzen ari da; hau da, 24 orduz etxean egon behar du. Animoz oso indartsu aurkitzen dela azaldu zuen orain egun gutxi. Hitzaldian azalduko dituzte xehetasun guztiak.