GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Iraizozek 100. partida jokatuko du zuri-gorriekin madrildarren aurka

Hirutan irabazi eta birritan galdu du taldeak Getaferen aurka San Mamesen

GARA | BILBO

Egun Bilbon antzematen den motibazioa aspaldi ez zen sentitzen Bizkaiko hiriburuan, ez eta herrialde osoan ere. Egungo egoera Athleticek Ligan orain arte egindako ibilbide onaren ondorio da, beti ere iazko Kopako finala alde batera uzten badugu. Txapelketa horretan lortutako bigarren tokiak Europan jokatzeko ohorea eman zion taldeari. Aurten, aldiz, Ligako sailkapeneko tokiagatik lor lezake Europako talde onenen aurka jokatzea.

Eta datorren larunbatean Europara begira dagoen beste talde baten bisita izango du Athleticek San Mamesen, Getaferena, hain zuzen.

Talde madrildarra zortzigarren tokian da, zuri-gorriengandik bost puntura. Beraz, bilbotarrek irabaziz gero, aurkari bat Europako lehiatik kanpo utz lezakete. Hala ere, estatistikei errepaso eginez, Getaferen azken bost bisitetan Athleticek hiru garaipen eta bi porrot lortu ditu.

2005eko martxoaren 16an Quique Sanchez Floresek gidatzen zuen taldeak 1-2 irabazi zuen, eta hurrengoa 2008ko irailaren 29an izan zen (0-1). Etxekoen garaipenak 2005-06 (1-0), 2006-07 (2-0) eta 2007-08 (1-0) denboraldietan etorri ziren.

Bestalde, Gorka Iraizoz atezainak 100. partida jokatuko du Athleticekin larunbatean. Iruindarrak 75 neurketatan parte hartu du Ligan, 10 kopan, 12 Europa Leaguen eta 2 Superkopan talde bilbotarrarekin.

Azkenik, Iraolak eskuin sorbaldan «tendinopatia» duela ziurtatu zuten atzo medikuek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo