Anish Kapoor indiarrak ilusio optikoak sortu ditu Guggenheimen
Bilboko Guggenheim Museoak Anish Kapoor (Bombay, 1954) eskultoreari eskaini erakusketa ireki berri du. Azken hiru hamarkadetan nazioarteko sona lortu du Erresuma Batuan bizi den indiarrak eskultore gisa, forma eta espazioarekin zein kolore eta materialen erabileran egin duen esperimentazio lana dela eta. Alexandra Munroeren ardurapean, Bilboko museoak eta Londresko Royal Academy of Arts-ek prestatua, ekainaren 12ra arte izango da ikusgai.
Anartz BILBAO | BILBO
Sona handiko eskultorea da Anish Kapoor; -«hiru dimentsioak interesatzen zaizkit, beraz, eskultorea naiz, ez dut ihesbiderik». Indian jaio eta egun Londresen bizi den artistari inoiz Estatu espainiarrean egin zaion erakusketa monografikorik -artistak ez du «atzera begirako» hitza erabili nahi- garrantzitsuena eskaini dio Guggenheimek.
Bilboko erakusketak artistak azken hiru hamarkadetan egindako lanak jasotzen ditu; komisario lanetan Alexandra Munroe izan da eta Kapoor-en beraren parte-hartze zuzena ere izan du. Zuzendaritza horren adibide, «artistak ez du hormetan lanen azalpenik eman nahi izan, begiratze hutsa erabatekoa izan dadin», Munroeren esanetan.
Hogei bat lan multzo nagusiren bidez -guztiak 2. solairuan, Museoaren atzealdeko urtegian den lana, «Zuhaitz garaia eta begia», izan ezik-, erakusketak artistaren esperientzia bisual eta psikologikoa agertzen du «misterio eta xumetasunez edertasuna agertzen duena». Izan ere, nazioarteko sona du egun Kapoorrek, espazioaren, kolorearen eta materialen erabileran egin dituen esperimentazio lanengatik. Bilbon gainera, dimentsio berezia hartzen dute bere lanek, Gehryren espazio zabal eta irekien bitartez. Zenbait aretok lan bakarra erakusten dute, eta «erritmoa moteldu egiten da, denbora gelditzeko ahaleginean».
Erakusketa atondu duen komisarioaren ustez, poesia metafisikoa da Kapoorren lana. «Beldurrik gabe, ezinegona agertzen du espazio eta forma eskultorikoa esploratzeko orduan, eta bere lanak mundu agerikoaren ezegonkortasunaz ohartarazten du». Gainera, «nahasi egiten gaitu, iluntasunean galtzera garamatza, eta erortzera, ordenak bere zentzua galtzen baitu bere lanetan».
Kapoorren lan metodo eta sortze prozesuari buruzko hausnarketa sakon bat eskaini nahi duen erakusketak «forma hizkuntza» ezberdinak agertzen ditu, estudioan egindako lanen bitartez. Horietariko askok «artistaren bukaera dakarte, entitate propioa eta beren energiaz autosortuak diren obrak dira».
Ilusio optikoen sortzea
Lehen lan multzoak kolorearekin egin esperimentazio lanak agertzen ditu, «birrindutako pigmentu hautsarekin» sortutako eskulturen bitartez, «1.000 izen» edo «Ama mendia balitz bezala» (goiko argazkian) sortan esaterako. Kolore bizien erabilera eta honek gugan eragiten duenarekin, intentzio poetikoa ageri du artistak.
Hutsunea du helburu beste lan multzo esanguratsu batek, «presentziaz betetzen den hutsunea». Hemen, urdin prusianoa erabiltzen du ilusio optikoak sortzeko -«Adam» lanean-, «eta horien bitartez forma huts ilunak sakontasunez betetzen ditu, pantaila bidimentsionalak balira legez, espazioa alderantzizkatuta». Modu horretan, artearen historiak egindako bidea alderantziz jorratzen du, argitik iluntasunera.
Hirugarren eskultura multzoa lan garatuberria da, «eta bere kabuz erortzen den obra» aurkezten da bertan. Kaka-mokordo edo hesteak diruditen porlan sorten bidez, hondamena eta «entropiaren ideia garatzen du, `itsusia' agertzeko beldurrik gabe». Aipatu sorta garatzeko porlan mokordoak sortzen zituen makina garatu zuen Kapoorrek, eta arkitekturari buruz hausnarketa egin.
Sortarik ederrena baina, Munroeren iritziz, 209 Galerian biltzen da, «Bilboko erakusketa iraunkorrean beharko luke». Ikuslea protagonista egiten duten obrak dira -eta desitxuratu-, bikain leundutako altzairu herdoilezinezko ispilu konbexuen bitartez -«Bertigoa» lana esaterako-. Modu horretan, mugak bortxatu eta espazio berriak sortzen ditu. Bukatzeko, hiru areto eta obra bana. «Horia» mihise tridimentsional harrigarria, mugitzen eta sortzen ari den «Ene aberri gorria» eta lanik ikusgarriena, «Tiroak txokoan», 20 minuturo hormara 10 kilo margo (hiru tona botatzeraino) jaurtitzen dituen kanoi erraldoia.
Anish Kapoor (Bombay, 1954) se trasladó a Londres en 1973 para estudiar arte, donde reside desde entonces. Graduado en el Hornsey College of Art y la Chelsea School of Art and Design, su primera exposición en solitario tuvo lugar en la Patrice Alexandra de París en 1980, logrando reputación internacional. En 1990 representó al Reino Unido en la 44 Bienal de Venecia, donde logró el Premio Duemila al mejor artista joven, antes de lograr, un año después, el prestigioso Premio Turner.
Además de en la Royal Academy of Arts de Londres, recientemente ha expuesto en el Deutsche Guggenheim de Berlín, en el MAK de Viena (Austria) y en el Institute of Contemporany Art de Boston (EEUU). Su obra se expone en Bilbo hasta el 12 de octubre de 2010.
En su comparecencia de ayer, el Director de la Fundación Guggenheim, Richard Armstrong, recordó las palabras de Kapoor, «soy un pintor que hace esculturas». El artista, por su parte, señaló que «aunque la historia de la escultura va unida a la del material, lo físico, también trae consigo algo inmaterial, un sentido perceptual que él busca», por lo que enfoca su trabajo «al proceso creativo en el estudio», buscando en el material «su cualidad de crear ilusión», como en la utilización del color entendido como espacio para los sueños.
Una percepción ilusoria que también alcanza en su serie de objetos vacíos que parecía rellenar, por medio de un «énfasis sicológico», o en los objetos invertidos al ser reflejados en espejos convexos, creando ficciones deformes. O en sus obras de cemento, que al ser creadas por una máquina «bastardizan el objeto restándola de contenido», contenido que le da sentido, lo cual constituye su principal fuerza.
Kapoor confiesa no crear arte para el público, pero sí estar muy interesado en el observador como filósofo, como ojo, fuerza vital y elemento indispensable para manipular y completar la obra. Sin miedo de recurrir a la escala -a veces abrumadora-, como efecto de intimidación, «me interesa el diálogo, el toma y daca emocional entre el objeto y el espectador» explica Kapoor, en pos de «un arte que se ralentiza, que produce un momento de pausa, quizás de ensoñación» en ese elemento llamado tiempo, tan misterioso y profundo. A. B.
Ostegun honetan lehenengoz Azkainen izango da jaialdia. Bertan, Mexikoko indigenen egoera aztertuko dute, gaztelaniaz eta euskaraz egingo den hitzaldian. Ordutegiak ikusteko: www.mugarikgabe.org.
Gaur 19.00etan, Museoko Entzungelan, arkitektura, ingurune, artelan eta ikuslearen arteko harremanaz hitz egingo dute artistak berak eta Jean de Loisy arte arduradunak, Alexandra Munroeren gidaritzapean.
«Eskulturak egiten dituen margolaria» da Anish Kapoor, artistaren beraren hitzetan, sortu dituen hiru dimentsioko lanetan koloreari eman izan dion erabilera eta garrantzia ezohiko eta berritzaileagatik.
Erakusketa: Anish Kapoor.
Lekua: Guggenheim Museoa (Bilbo).
Data: 2010eko martxoaren 16tik urriaren 12ra.
Ordutegia: Asteartetik igandera, 10.00etatik 20.00etara.
Sarrera: 11 euro.