GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Falange y Tradicion taldearen testuingurua argi agertzen da, baina ikerketan puntu ilunak

Falange y Tradicion taldeak egindako mota bateko edo besteko erasoak jasan dituzten herritarrek atzo ekintza horien testuingurua zehaztu zuten: Estatuaren errepresio-estrategia. Euskal Herriko sektore bat jomugan duen estrategia horretan kokatu izan da, halaber, Angel Berruetaren heriotza, besteak beste, eta atzoko prentsaurrekoan ere hala gogorarazi zuten. Jazarpen horren itzalean sortu omen zen Falange y Tradicion eta Estatuko segurtasun indarrek ezikusia egin zuten «urrunegi» joan zitezen eragotzi behar zutela erabaki zuten arte. Halere, Falange y Tradicion taldeko kideak atxilotuta ere, oraindik badira «puntu ilunak», argitu nahi ez direnak. Auzitegi Nazional espainolak argi duela dirudi, Falange y Tradicion ez dela talde terrorista ebatzi baitzuen, baina kasu horrek, horrek ere, argiak baino ilunak ditu. Izan ere, eskuin muturreko talde horrek bere gain hartu zuen Getxoko familia baten baserriari su eman izana edo Tuterako Herriko Tabernari eta Arguedasko gaztetxeari lehergailuz eraso izana, eta Guardia Zibilak uste zuen taldeak lehergaiak lortu zituela. Eraso horiek propaganda eta mehatxuak baino askoz arriskutsuagoak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo