GARA > Idatzia > Kultura

ZENTRO BERRIA

AlhondigaBilbaok «Infopuntua» informazio gunea inauguratuko du

AlhondigaBilbao aisialdi, kultura eta jarduera fisikorako zentroak 2010eko lehenengo seihilekoaren amaieran irekiko ditu ateak, baina aurretik, «Infopuntua» informazio gunea inauguratuko du gaur. Bertan, zentroaren espazio, instalazio eta zerbitzuei buruzko informazioa emango zaie herritarrei. Elkano kaleko 20. zenbakian egongo da martxoaren 16etik apirilaren 14ra bitartean zabalik. Era berean, arretarako telefonoa ere jarri dute (944 014 014). Gainera, zenbait erakusketa gune ere ikusi ahal izango da bertan, «AlhondigaBilbaoren espiritua» ezagutu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo