Arantzazu oregi Bergarako udal artxibozaina
Toribio Jauregiren argazki bildumaren gaineko argibidea
Egunkari horretan Kultura sailean argitaratutako artikulu bati buruz idazten dut. GARAn 2010eko otsailaren 11n azaldutako artikulua, hain zuzen. Artikuluak «Toribio Jauregi, pilotalekuetako zirrikitu guztien testigu» izenburua zuen. Bertan, azkenengo paragrafoan zera irakurtzen da: «...Haren seme Bixentek, ordea, Bergarako artxiboari eman zion osorik eta horri esker dago orain ikusgai».
Esaldiaren arabera, Toribio Jauregiren argazki bildumaren dohaintza Bixente semeak bakarrik egindakoa dela dirudi. Eta ez zen horrela izan. Bergarako Udalak, aipatutako argazkilariaren bilduma bere seme-alaben dohaintzari esker jaso zuen. Beraz, Bixente eta Carmen izan dira udalari dohaintza egin ziotenak.
Jakin dezazuen esaten dizuet. Adeitasunez.