GARA > Idatzia > Mundua

Irango auziak bete-betean jo du Moskun, armagabetze nuklearraren elkarrizketan

Armagabetze nuklearrari buruzko START II. Itunaren gaineko tirabirak askatzen saiatzeko bilera zuen atzo Hillary Clintonek Moskun. Errusia haserre dago AEBek Europa erdialdean eraikitzeko asmoa duten misilen aurkako ezkutuarekin eta Irango auzia berpiztea erabaki du.

p018_f01_097x144.jpg

GARA

Ekialdeko Hurbilerako Laukotearen bilkura bertan dela baliatuz, Hillary Clinton Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Estatu idazkaria Moskura iritsi zen atzo armagabetze nuklearrari buruzko auzia aztertzeko.

Clinton Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Arazoetarako ministroarekin bildu zen, START II. Itunaren inguruan bi potentziek agertu dituzten desadostasunez hitz egiteko.

Hilabeteak daramatzate bi aldeek Genevan bilerak egiten. Helburua, armagabetze nuklearrean sakonduko lukeen ituna adostu eta sinatzea. Itun berriak 1991. urtean sinatu zuten START I.aren lekukoa hartuko luke.

START II.a antzinako etsaien adiskidetzearen lehen urratsa litzateke, eta George W. Bushek inposatu zuen «Bake Hotzaren» amaiera suposatuko luke, Barack Obama eta Dimitri Medvedev AEBetako eta Errusiako presidenteek iragarri moduan.

Bilera egin ostean Lavrov eta Clinton prentsaren aurrean agertzear zirenean, Vladimir Putin Lehen ministroak ezustekoa eman zuen iragarriz datorren udan martxan jarriko dela Errusiak Iranen eraikitako lehen zentral nuklearra.

Energia nuklearraren gainean Volgodonsken (Errusiako hegoaldea) burutu zen bilera baten ondoren egin zituen Putinek Buchehr-eko zentral nuklearrari buruzko adierazpenak. Baina lurrikara Moskun ere igarri zen.

Buchehr-eko proiektua, eta oro har, Iranen edozer proiektu nuklear martxan jartzeko «goizegi» dela azaldu zuen Clintonek, «batez ere irandarrei mezu argia helarazi nahi diegun honetan».

Begi bistan da Errusiak Irango zentral nuklearraren auzia presio egiteko erabiltzen duela. 1994an ekin zion Moskuk proiektu honi eta makina bat aldiz atzeratu izan du bere irekierako beharrezkoak diren egokitzapen teknikoak Irango Gobernuaren esku uztea.

Ez da ahaztu behar errusiarrak oso haserre daudela Pentagonoak orain Errumanian eraiki nahi duen misilen aurkako ezkutuarekin. START II. Itunaren inguruko negoziazioetan proiektu hau kontuan hartzea exijitu du Moskuk behin eta berriz. AEBak aurka azaldu dira, noski, eta gai batek bestearekin zerikusirik ez duela esan dute.

Bai Clinton, bai Lavrov baikor azaldu ziren atzoko agerraldian, eta akordiotik oso gertu daudela iragarri zuten.

«Azken urratsa emateko zorian gaude eta negoziaketen amaiera laster iragartzea espero dugu», esan zuen errusiarrak. «Aurrerapauso handiak eman ditugu», baieztatu zuen estatubatuarrak. Ez da, halere, hori esan duten lehenengo aldia.

NBE

Nazio Batuetako Erakundeko (NBE) ordezkari nagusiak, Ban Ki-moonek, dei egin die bi aldeei akordioa «ahalik eta agudoen» sinatzeko.

IRAN

Errusiak atzera egin, eta Irango auziari buruz, «diplomaziarako aukerak» badaudela iragarri du Lavrovek, Clinton alboan duela.

TEHERAN

Teherango Gobernuak «zaharkitutzat» jo ditu zigor ekonomikoak. «Nazioartean bat datoz gehienak: horrelako metodoak antzinakoak dira», azaldu du Irango Kanpo Arazoetarako Ministerioak.

Propuesta para unificar Rusia, Ucrania y Bielorrusia en un Estado

El presidente de la Comisión de Asuntos Económicos de la Cámara Baja del Parlamento ruso (Duma), Evgueni Fedorov, ha propuesto fundir en un solo Estado a Rusia, Bielorrusia y Ucrania. El responsable parlamentario y dirigente del partido en el poder, Rusia Unida, asegura que refundar así parte de la antigua URSS de aquí a 2020 permitiría a los tres países mejorar sus situaciones respectivas económicas.

Fedorov, que anunció que se han iniciado consultas con todas las fuerzas políticas de los tres países, aseguró que el proyecto de Estado unificado «nos permitirá a los rusos, ucranianos y bielorrusos, superar el nivel de vida de los países más ricos de Europa».

El líder parlamentario detalla su plan en un documento de siete páginas. El objetivo es ambicioso: «poder tratar de igual a igual a EEUU, la OTAN y la UE».

Fedorov propone que la capital de ese hipotético Estado unificado sea la actual capital ucraniana, como lo fue en la época del Principado de Kiev (siglos X y XI), que cubría una gran parte de las actuales Ucrania y Bielorrusia, además de todo el oeste ruso. El plan se inspira en el modelo de la UE.

El ministro de Exteriores ruso, Serguei Lavrov, ironizó señalando que «nuestra diplomacia parlamentaria tiene muchas facetas, es muy creativa».

Menos gracia les ha hecho a los partidos ucranianos prooccidentales. «Ese hombre debería ir al médico. Este proyecto es consecuencia de la victoria de (el presidente, Viktor) Yanukovich», señaló Sergui Sobolev, diputado del bloque de la perdedora Yulia Timoshenko. Sólo el PC ucraniano ha saludado el proyecto.

El Gobierno de Bielorrusia no opinó respecto a esta propuesta. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo