GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOLARITZA

Nafarroako Txapelketako finalerako sarrera guztiak saldu dituzte jada

Argi dago ikusmin handia sortu duela aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Hala gertatu da urtarrilaren 23tik egin diren saio guztietan, eta gauza bera, bihar Lesakan jokatuko den finalarekin. Bai Internetez, bai Nafarroako hainbat saltokitan salgai zeuden sarrera guztiak asteazkenean amaitu ziren, hortaz ez da finalerako sarrerarik gelditzen jada. Gainerakoan dena prest dago jokatuko den finalerako. Jakina denez, honako zortzikoa arituko da oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo