GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ONDASUNA

Kristoren Kapera gehitu du Santa Maria Katedralak bisita gidatuetara

Santa Maria Katedraleko bisita gidatuek erakargarri berria izango dute gaurtik aurrera. Jada zaharberrituta, Kristoren Kapera jarriko dute ikusgai. XVII. mendeko kapera da eta tenpluaren erdiko nabearen alboan dago. Galarreta familiak eraiki zuen XVII. mendean eta oinplano oktogonaleko lekua da, Katedralaren iparraldeko nabearen alboan. Eraikitzerakoan, Martin Galarreta jaunak Flandriatik bidali zuen diseinua eta Pedro Ameztiko eta Juan Ansola Ibaiguren harginek gauzatu zuten, 1661etik 1663ra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo