GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Joxemari Ostolaza

Komisaldegirainokoa

Ikaragarria. Askotan bezala, emaztea eta alabarekin zaude ohiko lagunez gustuko tabernan. Beiretatik hara irudi batek mozten dizu kalaka, patrol berdeak eta begiazpirainoko lepokoez horniturikoak ikusten dituzu zelatan. Denbora geldituan dardarka, oro kieto zain geratzen zara. Tabernara egiten du dozena batek, alabaz jabetzen dira eta zure etxera zuzentzen zaituzte. Zazpi bat orduz bertan, guztia altxatzen dizute ordenagailuak, paperak eta gainerakoak pilatuz, dirua barne, alaba koartelera eramaten dizute. Badakizu jakin torturatuko dutela. Rodolfo Aresek zure alabaren tortura salaketa ETAren ohiko agindu estrategikoa dela esaten du. Baina zuk badakizu, onenean komisaldegietako protokoloak ez duela patroleko bidaiarena jasotzen, eta berenak eta bi eginez txiki-txiki eginda sar zezaketela ziegan inpunitate osoz. Izu horretan bizitzen duzue emazteak eta biek kartzelarainokoa. Hemen, egoera hauek lege ditugu. Zuk eta zureek lehen ere jasandakoa da zure alabak orain bizitakoa. Bere ahoz dakizu orain, zenbaitek jakin nahi ez duen hori, hemen tortura ohikoa da. Torturatu ez izana dugu salbuespen. Berdin dio nork agintzen duen. Tortura lege dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo