GARA > Idatzia > Ekonomia

Lan istripuak saihesteko «soilik» borondatea behar dela salatu dute

p025_f01_138x100.jpg

GARA

LAB, ELA, CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek kontzentrazioa egin zuten atzo Donostian joan den martxoaren 12an lan istripuz hil zen Iñaki Unzaluren heriotza salatzeko. Hernaniko Zabalegi zentroan galdu zuen bizia 47 urteko langileak, hain zuzen; Kutxa Fundazioaren menpeko Arteaga Fundazioarena da zentro hori.

Lau sindikatuak Kutxak Donostian duen egoitza nagusiaren parean egin zuten protesta, «Heriotza gehiagorik ez. Lan istripurik ez» lelopean. Hala, lan istripuak ez direla gertaera arruntak eta saihestezinak aldarrikatu zuten eta istripu guztiak saihets daitezkeela baieztatu zuten. Izan ere, lan istripuak gerta ez daitezen egin beharrekoa «soilik nahi izatea eta bitartekoak jartzea» dela adierazi zuten.

Zentzu horretan, gisa honetako gertaeren aurrean «gor, itsu eta mutu» gelditzea ezin dela onartu esan zuten.

2009an Euskal Herrian lan istripuz hil ziren 80 langileei erreferentzia eginez, LAB, ELA, CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek adierazi zutenez, urtea hasi denetik izan den bilakaera ikusita, «martxa honetan», 2010. urtean hildako langileen kopuruak sobera gaindituko du iazkoa. Izan ere, Euskal Herrian dagoeneko gutxienez 22 lagunek galdu dute bizia lantokian urtea hasi denetik.

Azkenik, Unzaluren heriotzari dagokionez, gertatutakoa argitu dadila exijitu zuten lau sindikatuek, baita erantzuki- zunak zehaztu daitezen ere. Horretaz gain, istripuak gerta ez daitezen behar diren bitartekoak jartzeko exijitu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo