GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aimar Irigoien faborito garbia izango da «Etxauri» harriarekin

J.L.

Aimar Irigoien izango da faborito bihar 12.30etik aurrera Etxauriko plazan jokatuko den «Etxauri» harriaren Txapelketan. Herri horretako harri bereziarekin arituko dira Joseba Ostolatza eta Unai Bertiz ere.

Harriak 136 kilo pisatzen ditu, eta iragarritako saria ere berezia izango da; izan ere, garaipena lortzen duenak harriaren pisua ardotan eramango du.

Aimar Irigoien da egungo txapelduna, berak lortu baitzuen iaz garaipena: 13 jasoaldi eman zizkion bost minututan. Marka ere berea da, Joseba Ostolatzarekin batera, zestoarrak ere 13 jasoaldi eman baitzizkion harri berari 2007. urtean. Patxi Larretxea eta Josetxo Urrutia dira lehiaketa honek izan dituen beste txapeldunak. Arantzakoak 10 aldiz jaso zuen 2006. urtean, eta Urrutiak, berriz, bi aldiz jantzi du txapela. 2008an eta 2005ean, sei eta bederatzi jasoaldi emanez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo