GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Tolosako apusturako oraingoz dirua pare-parean omen dabil

J.L.

Joxemari Mendizabal eta Joxemari Olasagasti neurtuko dira bihar 12.00etatik aurrera Tolosako zezen-plazan. Aizkolari bakoitzak launa kanako zutik jarrita moztu beharko ditu, eta alde bakoitzak 6.000 euro jokatzen ditu dirutan.

Olasagastik lau minutuko aldea ematen dio Mendizabali, beraz, alde hori atera beharko dio igeldoarrak garaipena erdiesteko. Enborrak, berriz, Mendizabalek plazaratuko ditu.

Apustuen aurreko egunetan dirua noren alde ote dabilen galdezka ibiltzen da jendea, eta une honetan gauzak parean omen daude, beraz ez da ikusten faborito garbirik. Ikusiko da bihar eguerdian gauzak berdin jarraitzen duen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo