GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Berriro ere aurrez aurrez dira Waltari eta Ezkurra

J.L.

Waltari eta Ezkurra aurrez aurre izatea beti da erakargarria, eta gaur izango dira Arrangoitzeko trinketean 18.30etik aurrera. Binakako Txapelketaren barruko neurketa da, eta kubatarra Etxetorekin arituko da, eta lapurtarra, berriz, Etxeberrirekin.

Askorentzat Txapelketa irabazteko bi faboritoak dira hauek, baina lehenengo, ligaxka jokatu behar da, eta horrek izango du garrantzia. Waltarik eta Etxetok bi partida jokatu dituzte, eta biak irabazi, beraz gaur garaipena erdiesten badute, zuzenean finalera sailkatzeko aukera asko izango lituzkete.

Etxeberrik eta Ezkurrak, aldiz, partida bat jokatu dute, eta bera irabazi egin dute, beraz hauek irabaziko balute, finalerako txartela gertu izango lukete. Galtzaile ateratzen denak finalerdietatik gertu egoten jarraituko luke nolanahi ere.

Ligaxka honetan bost bikote dira, eta denak denen aurka jokatzen dute. Lehenengoa zuzenean sailkatuko da finalerako, eta bigarrenak eta hirugarrenak jokatu beharko dituzte finalerdiak. Beraz, gaur arratsaldean garaipena lortzen duenak finalean izateko aukera guztiak izango lituzke, eta galtzen duenak finalerdiak jokatzekoak, nahiz eta oraindik asko geratzen den.

Bi biko hauek jokatu dituzten partidetan oso itxura ona eman dute. Waltarik bere mailan jarraitzen du, nahiz eta gaurkoa ez duen bere jokorako trinketerik onena. Etxetok, nahiz eta azkenaldian lesio ugari izan, oso sendo jarraitzen du atzean.

Beste aldean, Ezkurrak markatzen ditu diferentziak, atzelaririk onena baita. Etxeberri ere ongi dabil, baina honek arazorik handiena buruan dauka. Ongi hasten bada gai da sekulako norgehiagoka egiteko, eta partida berak erabakitzeko, baina gauzak okertzen hasten bazaizkio, ordea, norgehiagokatik irten egiten da, eta orduan ez du lan samurra izango Paxkal Ezkurrak ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo