GARA > Idatzia > Ekonomia

Corrugados Azpeitia enpresaren jarrera salatu du LABek

A.Z. |

LAB sindikatuak Corrugados Azpeitia SL enpresako zuzendaritzaren jarrera salatu zuen atzo. Alfonso Gallardo taldeko enpresa horri enplegua erregulatzeko espedientea ezartzeko baimena eman zion pasa den asteartean Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak. Hala, apirilaren 6tik abenduaren 31ra bitartean, lantokiko 444 langileetatik 418ri 76 lanordu kentzeko aukera izango du zuzendaritzak.

LABek azaldu zuenez, lan hitzarmena berritzeko negoziazioa blokeatuta dago iaztik, enpresak hitzarmena berritzeko ezarri zuen aurrebaldintza -langileen urteko lan jardunaldia 32 ordutan handitzea- langile batzordeak onartu ez zuelako.

Horiek horrela, urteko lan jardunaldia handitzeko eskaera eta urtea amaitu bitartean 76 orduko murrizketa kontrajarriak direla adierazi zuen LABek, eta neurrion atzean enpresak beste asmoren bat duela uste duela azaldu zuen. Zentzu honetan, lanpostuak bermatzeko konpromisoa hartzen duen galdetu diote enpresari eta honek ezezko erantzuna eman die.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo