kirol eskalada Margalef
Iker Pou gustura dabil «bederatzigarren esferan»
Euskal Mendizale Federazioak antolatutako mendiko eskiko lehien zirkuitua amaitu da Europako Mendietan jokatutako probarekin. Kronoigoeran indartsuenak Maria Leunda eta Joseba Tobar izan ziren. Andres de Regil Kopa, berriz, Iban Letamendik eskuratu zuen.
Andoni ARABAOLAZA
Iker Pou gogotsu dabil zailtasun gorenean. Oso sasoiko dagoela ez dago dudarik. Zortzigarren graduko bide gogor batzuk sinatu baditu ere, «bederatzigarren esfera» ez duela ahaztuta argi utzi du.
Margalefeko Laboratori sektorean «Demencia senil» bidearen (9a+) bigarren igoera poltsikoratu ondoren, beste bigarren igoera bat sinatu berri du. Berriro ere Margalefen izan da, baina oraingoan Raco de la Finestra sektorean.
Berriro ere Chris Sharmak osatutako bidea, baina lehen igoera Ramon Julian katalanak egindakoa duena, 2008. urtean, hain zuzen ere. «Victimas Perez» marrari buruz ari gatzaizkizue: 9a zailtasuneko bidea.
Erresistentzia lana
Esan dugun bezala, gasteiztarrak bide horren bigarren igoera egin du. 30 metro luze da, erresistentziakoa eta tartean muturreko blokeko pauso bat.
9a mailako horren lehenbiziko errepikapenarekin pozik da Pou, baina haserre egoteko motiborik badu. Izan ere, Laboratori sektorean ekipatzen ari zen proiektuaren materiala lapurtu diote (sokak eta mosketoiak).
Iker Pouk Margalefeko bide horren bigarren igoera gauzatu du; lehenbizikoa Ramon Julianek egin zuen. 9a zailtasuna du, erresistentziakoa eta blokeko muturreko pauso batekin.
Bi eguneko lehiak izan zituen Europako Mendietan jokatutako lasterketak. Lehenbizikoa taldekakoa izan zen eta bigarrena kronoigoera.
Euskal Herriko Kronoigoera Txapelketarekin Euskal Mendizale Federazioaren zirkuitu ofiziala amaitu da. Joseba Tobar eta Maria Leunda izan ziren azkarrenak.