Euroliga
Esperantzara kondenatua
Zaleen babesarekin, Baskoniak bere aurpegi onena erakutsi nahi du gaur, laugarren partida behartzeko.
Jon ORMAZABAL
Gasteizekin horren lotura estua duen Gariren azken-aurreko diskoari izena ematen dion «Esperantzara kondenatua» kanta gaurko Baskoniaren partidaren soinu banda gisa erabil daiteke. Izan ere, zaleek eman beharko lioketen babesa eta sekula galdu behar ez omen den esperantza dira Dusko Ivanovicenei Parisera joateko geratzen zaizkien argumentu bakarrak. Gutxitan, inoiz ez esatearren, egon da talde gasteiztarra aurkari batengandik Moskun egon den bezain urruti eta kanporaketari buelta ematea baino, koska hori txikitzea da Baskoniakoen lehen helburua.
Aurreneko bi partidak 23 eta 20 puntuz galdu ostean, asko dira Ivanovicenek hobetu beharreko alorrak eta, partida izugarria izan ez zen arren, igandean Valladoliden lortutako garaipenak nolabaiteko onura ekarri beharko luke, besterik ezean, jarraian jasotako lau porroteko boladari amaiera eman ziolako.
Noski, CSKA ez da Valladolid, eta gasteiztarrek ondo jakin beharko lukete errusiarrek egindako akats bakoitza primeran baliatzen dakitela. Entrenatzaileak urte osoan errepikatu duen moduan, irabazteko defentsa mailan aurrerapauso handi bat eman beharra dago. Hortik aurrera, errebotea ixtea -bigarren partidan zenbakiak hobetu baziren ere, lehenengoan CSKAk 14 gehiago jaso zituen- baloi gutxiago galtzea -lehen partidan zortzi gehiago Baskoniak eta bigarrenean bost- eta Siskaukas edo Khryapak hiruko marratik izandako portzentajeak jaisteak ahalbidetuko dute laugarren partida bat behartzea.
Pucelako igandeko partidak ekarri zuen beste berri pozgarria Tiago Splitterrek emandako aurrerapausoa izan zen. Jasandako lesioa pixkanaka gainditzen ari da brasildarra eta horrek barruan egin dezakeen mina izan daiteke garaipenerako bideetako bat. Argi dago kanpoko jaurtiketetan asmatzen duenean izaten ari dela Baskonia aurten irabazteko aukerarik gehien, baina jokoa orekatu beharra dauka, eta horretan Tiago Splitter kapitainaren lana ezinbestekoa izango da. Gainera, kontuan izan behar da, Pops Mensah-Bonsu ez dela jokatzeko moduan izango eta barruan izan ditzakeela arazorik gehien Pashutinen taldeak, nahiz eta lehen partidan britainiarrak ez zuen jokatzerik izan.
Zaleen babesa
Asko hitz egin da taldeak aurten dituen gabeziez. Ezin da ukatu kalitatean eta halako partidetan beharrezkoa den esperientzian atzera egin duela Baskoniak aurtengoan. Horrexegatik, gaurko partidan talde osoa aurrerapauso bat ematera behartuta dago. Dena dela, gaurkoa ere bada nolabaiteko azterketa zaleentzat.
Izan ere, azken urteetan polita eta gozagarria izan da Baskoniazalea izatea. Garaipenen, finalen eta lehia ikusgarrien esne-mamitan ibiltzeak une gogoangarri ugari ekarri ditu, eta orain txanponaren beste aldea bizitzeko garaia heldu da. Real Madrilen aurka Kopako finalerdietan sekulako jipoia jaso ostean, txapeldunen gisara erantzun zuten BECen bildutako zaleek eta gaur ere taldearen alde aurpegia eman beharreko egun horietako bat da. Partidarako sarrera erosi duten guztiei kamiseta gorri bat emango die talde arabarrak harmailetan giroa jartzeaz gain, zaleen babesa eskertzeko asmoz. Baskonia gara edo ez gara?
Dusko Ivanovic sorprendió ayer a propios y a extraños al señalar lo que su equipo tiene que cambiar para poder conseguir la victoria que lleve la serie al cuarto partido tras caer en Moscú por 23 y 20 puntos. «No hay que mejorar mucho. Tenemos que defender bien y atacar con paciencia, buscar alguna opción más en ataque. Pero a veces jugar una buena defensa cuesta muchísimo», explicó el técnico montenegrino en sala de prensa.
Para el técnico baskonista todo pasa por la defensa y su mejoría sería la mejor sorpresa táctica entre dos equipos que se conocen muy bien. «Puede ser que haya alguna sorpresa, pero lo importante es si somos capaces de defender a sus jugadores claves, que no anoten con tanta facilidad. Cualquier otra sorpresa puede durar uno o dos ataques».
Ivanovic espera que las dos abultadas derrotas de la semana pasada sirvan para aprender la lección. Se habla de reacción pero, «aparte de carácter hay que jugar bien. Vamos a jugar contra uno de los equipos más grandes que hay ahora mismo en Europa y hay que jugar bien para ganar».
GARA
Azken zazpi Lauko Finaletan egon den CSKAk neurria hartua dio Baskoniari, izan ere, azken hiru denboraldietan zazpi partida irabazi baitizkie jarraian gasteiztarrei, tartean Zurbaon bi garaipen eskuratuta.