GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketaren ondorenak

Xala-Zubieta, aurkako poloen erakargarritasunak uztartuta

Izaera eta dohain oso ezberdinekoak, kantxan izan duten elkar-ulermena izan da euren garaipenaren giltza.

p039_f01_555x555.jpg

Jon ORMAZABAL

Asko izan dira historian zehar, eta bizitzako arlo guztietan, gainera, bi pertsona, oso desberdinak izanda, bikote bikaina osatu dutenak; batak besteak gabe arrakastarik izango ez luketenak: zinemaren hastapenetan Laurel meheak ez luke batere graziarik egingo Hardy lodikotea alboan ez balu; edo literaturan, On Kixoteren fantasiek behar-beharrezkoak zituzten Sancho Panzaren zuhurtzia eta leialtasuna. Muga horietara heldu gabe, Xala eta Zubietak aurtengo Binakako Txapelketan erakutsi duten elkarren arteko ulermena eta osagarritasuna izan da euren garaipenaren sekreturik handiena, bakoitzak berezkoak dituen dohainak ahaztu gabe.

Isilagoa, zuhurragoa, motelagoa dirudien Xalak kalitatea eta une zailenetan beharrezkoa den argitasun hori jarri duen bitartean, txapelketa hasieratik irekiagoa, espontaneoagoa eta zuzenagoa ematen duen Zubietak jarri du, ordea, proiektu guztiak abiarazterakoan beharrezkoak diren grina eta presioa.

Kantxan nabaria izan da, batez ere gauzak oker joan izan direnean, Etxarrikoa izan dela bere bikotekidearentzat animo, oihu, keinuak izan dituena, hasierako bi porrotetan berak eman zuen aurpegia eta nafarrak piztu zuen Xalarengan irabazteko grina. Partida erabakigarrienetan, ordea, Xalak berezkoa duen klasea atera, beharrezkoa zenean bikoteari defentsan lagundu eta aukera izandakoan tantoak bikain amaitu izan ditu.

Finalaren egunean, bien zaleen arteko desberdintasunak ere nabarmenak ziren. Ezbairik gabe, Sakanakoak izan ziren builatsuenak eta harmailetan gehien nabarmendu zirenak, Xalaren gertukoenek -gurasoenek bai behintzat- txoko ezkutu bat aukeratu zuten bitartean euren urduritasuna nolabait baretzeko asmoz. Garaipena ospatzean ere izan zen kontraste ederrik, nafarren suziri eta petardo hotsen eta lekuindarren herri kanta armoniatsuen artean -«Xalbadorren heriotza», ezin falta-.

Ospakizuna, banaturik

Kantxan bikain moldatuagatik, bata eta bestearen etxeen arteko distantzia dela-eta, ospakizuna elkarrengandik aparte egin zuten. Xalak, lagun multzo txiki bat aldamenean zuela, Hazparnen egin zuen ezinbestekoa den ospakizuna, lagunarte soilean, baina aurrelaria «oso pozik uzteko parranda nahikoa eginda».

Zubietak, bere aldetik, lagunen sorbaldetara igota amaitu zuen Ogetan bertan, eta halaxe, toreatzaileak bezala, sartu zen Etxarriko pilotalekuan prestatu zioten afarira. Berrehundik gora ziren Sakanako herrian zain zituenak, eta nekatuta oso, baina pozaren pozez amaitu zuen protagonistak bere kirol bizitzako egunik onena. «Festa oso ona izan da, jendea oso ondo portatu da, afarian dena zegoen beteta, herrian kristoren harrera ona egin zidaten, eta gero herriko taberna guztiak, ni joan arte behintzat, topera jendez beteta zeuden. Ez dakit zenbat jende egongo zen, baina herriko festak ziruditen inguruko jende guztia etorri delako», azaldu zuen Zubietak Euskadi Irratian.

Aldageletan hamar minutuz izan zuen arazo bat jasan zuen partida amaieran, belaunerako daraman babesaren metalezko zatia hankan sartu zitzaionean. Zorionez, dena susto bat baino ez da izan. «Ondo nago, koadrizepsa belztuta dut dena, more-more eginda, baino txapelarekin min gutxiago ematen du».

Ospakizunak banatuta egin arren, Xalak argi dauka sariak biontzako direla, baita Euskadi Irratiak berari emandako pilotaririk onenarena ere. «Niri tokatu zait, baina nik uste dut Aitorrek oso txapelketa ona egin duela. Hasieratik bikain aritu da, bera eta nire artean erabaki behar zuten, eta niri egokitu zait, baina berak ere lan handia egin du eta biontzako saria izan beharko luke», adierazi zuen ETBn.

Se presenta un Manomanista exclusivo

La LEP.M presenta este mediodía en Bilbo su remodelado y exclusivo Manomanista, un torneo que vuelve a cambiar de formato pero del que ya se conocen casi todos sus entresijos. De hecho, la composición de los dos grupos de cuartos de final, en los que Aimar Olaizola y Juan Martínez de Irujo irán, con toda probabilidad, por separado es una de las pocas aristas que quedan por desvelar.

Aspe y Asegarce apuestan esta vez por un torneo en el que sólo tendrán cabida sus primeras espadas, o sus pelotaris más mediáticos, dejando sin sitio entre la elite a esos pelotaris jóvenes o más modestos que sueñan con poner en apuros o incluso dar la sorpresa ante los primeros espadas, o lo que puede ser aún peor, a esos profesionales que, como pudiera ser el caso de Xabier Urberuaga, o el campeón de Segunda Mikel Beroiz, el año pasado creían haberse asegurado su presencia en la edición de 2010.

Se supone que, siguiendo el cuadro que han presentado en el torneo de promoción, habrá dos grupos en cuartos de final en el que los pelotaris jugarán una liguilla de la que los dos primeros se clasificarán para semifinales.

Aunque en total y oficialmente serán ocho los participantes que entren en el campeonato, probablemente hoy serán nueve los pelotaris que estén presentes en el acto de presentación, ya que Asegarce tiene previsto disputar una previa entre Patxi Ruiz y Aritz Begino para ocupar su cuarta plaza. Con Beloki lesionado, la empresa bilbaina apuesta por Aimar Olaizola, Oinatz Bengoetxea y Asier Olaizola para el torneo más importante del año, mientras que en Aspe tienen mucho más claras las cosas y los tres últimos campeones, Martínez de Irujo en el Manomanista, Gonzalez en el Cuatro y Medio, y Xala en el Parejas, competirán junto al recuperado Barriola. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo