GARA > Idatzia > Euskal Herria

Apirilaren 17ko martxarako autobusak antolatzen ari dira herrietan

GARA

Jon Anza euskal militantearekin zer gertatu den argitzeko eskatzeko manifestaldi nazionala deitu du haren izena hartu duen kolektiboak hil honen 17rako. Donibane Lohizunen izango da hitzordua, eta amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, herriz herri autobusak antolatzen ari dira bertaratzeko.

Manifestaldia gorpua agertu aurretik iragarria zegoen, izan ere, hilaren 18an urtea betetzen da Anza azken aldiz bizirik ikusi zutenetik.

Hamaika hilabetez desagertuta egon ostean, martxoaren 11n Estatu frantseseko Tolosako gorputegi batean aurkitu zuten Anzaren hilotza. Hiru egun igarota egin zioten autopsia, konfiantzako medikuari sarrera ukatuta, eta emaitzak bi asteren ostean jaso zituen familiak. Bestelako probak egiteko aukera aztertuko zuela adierazi zuen familiak orduan.

Bien bitartean, Baionako prokuradoreak auzia Tolosako instrukzio epaile baten esku utzi eta honek sumarioa sekretupean jarri du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo