Euskal presoen egoera izango dute aztergai Pauen datorren ostegunean
GARA
Paueko gazte talde batek antolatuta, datorren ostegunean euskal preso politikoek bizi duten egoera izango dute hizpide bertan. Zehazki, gazte komunista, marxista eta leninistek antolatu dute Errepublika gunean egingo duten mintzaldia.
Euskal preso politikoen egoera aztertzeaz gain, Estatu frantsesean preso dagoen Georges Abdala iraultzaile arabiarraren edo Ekintza Zuzena mugimenduko presoen egoera ere aztertuko dituzte mahai-inguruan, bai eta palestinar zein marokoar presoen egoera ere.
Atzo 120 lagun bildu ziren presoen eskubideen alde Bilboko Arriagan eta 11 Añorgan.