GARA > Idatzia > Euskal Herria

Fase politiko berrian, elkarlana sustatzearen alde agertu da Batasuna

p011_f0180131.jpg

Ainize BUTRON

Euskal Herrian bizi den egungo «momentu politikoa» garrantzitsutzat jo zuen atzo Batasunak, eta, egoera horretan ezinbestekotzat jo zuen azken hilabeteetan izandako gertakari politikoen aitzinean analisia «sakona» egitea. Hausnarketa horrek helburu argi bati erantzun behar dio: «Nola Euskal Herria azkarturik atera bi estadoen aitzinean eta hortik nola irabazi urratsak bere aitortzarako». Aberri egunaren biharamunean, berriki nazioartetik gatazken konponbiderako ibili diren eragile adituen ekarpena, Bateraren kontsulta, AHTaren aurkako mobilizazioak eta eskualdeko hauteskundeak aipatu fase politiko berriaren osagai nagusiak zirela argitu zuten Maite Goienetxe eta Miguel Torrek.

Gertakari guzti horiek goraipatuz, Batasunako kideek banan-banan aztertu zituzten, bereziki Aberri Eguna eta na- zioarteko adituen adierazpen horren osagai nagusiak «elkarlana, indar akumulazioa, akordio politikoa eta nazioartearen parte hartze aktiboa» zirela nabarmenduz. Estatu frantsesak abiaturiko lurralde kolektibitatearen erreforma eta Bateraren kontsultari dagokionez, bi gogoeta ezarri zituzten mahaigainean: alde batetik, herritarrek mezu garbia pasatu dutela «era- bakitzeko eskubidea onartua izan nahi dutela erranez»; eta, bestetik «Estadoak egin dituen mehatxuek ez dituzte herritarrak izutu».

Baterak abiatu mobilizazioa jarraitzea garrantzitsutzat jo bazuten beraz, Maite Goienetxek, baina, alderdien artean «herri elkargoa edo lurralde kolektibitatea» zer den zehazteko beharra zegoela esan zuen ere. Batera eta AHT ekimenak aipatuz, «herri mobilizazio eta elkarlanerako prestutasun osoa» agertu zuen Batasunak, bai «Ipar Euskal Herriaren aitortza politikoa lortzeko, baita frantses Estadoak inposatu nahi duen azpiegitura geldiarazteko».

EHBaien aldeko parioa

Berriki igaro diren hauteskundeak gogora ekarriz, 2014a bitartean gertatuko diren hauteskunde ziklo baten hasiera baizik ez zela esan zuten. Horrenbestez, ziklo horretan Batasunak EHBaien aldeko «pario garbia» eginen zuela azaldu zuen. «EHBai da gure usteetan abertzaleak bildu behar dituen tresna elektorala», bukatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo