GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

HAURRENTZAT

«Galtzagorriei to, Inaxito!» bertso-antzerki saioa grabatuko dute DVDa osatzeko

Trikuharri taldeak «Galtzagorriei to, Iñaxito!» bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko du bihar arratsaldean Zarauzko Lizardi antzokian. Emanaldia grabatu egingo dute gainera, DVD eta ipuin formatuan urte bukaera aldera argitaratzeko. Ibai Esoainek, Xabier Sukiak eta Gorka Tolosak osatzen dute taldea. Honakoa hirugarren lana dute. «Inaxitoren ametsak» izan zen lehena eta «1, 2, 3 Inaxito» bigarrena, eta 250 emanalditik gora egin eta gero, Euskal Herri osoan zehar ikuskizuna eskaintzen jarraitzen du hirugarren obrarekin. «Misterioz eta umorez beterik dator Inaxitoren hirugarren antzezlana. Euskal mitologiako pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean, eta beti bezala, bertsoek zipriztinduko dute antzerki saioaren haria», esan dute aurkezpenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo