GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ERREZITALDIA

Omar Nabarroren «Haragizko amoreak» poema liburuaren errezitaldi musikatua

Omar Nabarrok, Edorta Jimenez mundakarraren baitan sortutako poesiarako ahotsa, bueltan da 21 urtetan isilik egon ondoren, eta horren emaitza da «Haragizko amoreak» (Susa) poesia liburua. Amodiozko poemak biltzen ditu bertan, baina amodioa zentzu zabalean hartuta. Martxoan argitaratu zen liburua eta orain, zenbait musikarik lagunduta, errezitaldiak egitera doaz. Lehenengoa, bihar gauean izango da, Gernikako gaztetxean. Rafa Ruedak «Okarana» eta «Sabako erregina» poemak musikatuko ditu. Doctor Deseo taldeko Francis Diezek, berriz, «Sodomako sagarra» kantatuko du, atzo aurkeztutako «Cartografía imposible» diskoan entzun daitekeena, hain zuzen. Eta, Txuma Murugarrenek, «Itsasoaren aurrean» poema hartuko du kantuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo