GARA > Idatzia > Kultura

LIBURUAREN EGUNA

Eduardo Mendoza katalana Gasteizko Liburuaren Egunean izango da

Liburuaren Eguna dela-eta, Gasteizko Udalak antolatutako ekintza ezberdinen karietara, Eduardo Mendoza idazle katalanak hitzaldi bat eskainiko du. Datorren apirilaren 19an izango da Villa Suso jauregian. Mendozaz gain, hainbat idazle pasako dira bertatik: Clara Sanchez, Ruben Ruiz, Eider Eibar, Josune Muñoz, Igor Estankona eta Edorta Jimenez. Hitzaldiak egileen sorkuntza prozesuari buruzkoak izango dira eta poesia irakurketek ere izango dute lekua. Hilaren 19an hasi eta 24ra arte, Villa Suson bertan, Alacanteko Miguel Hernandez poeta eta antzerkigileari omenaldia eskainiko zaio gainera, jaio zeneko ehungarren urteurrenaren karietara. «En la lengua floja» zirku ikuskizuna ere bertan izango da, hitza protagonista duen emanaldia. Apirilaren 24 eta 25ean, berriz, Andre Maria Zuria plazan liburu azoka ospatuko da, erakusketa, tailer eta ekitaldi ugarirekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo